adoptia

Return

ADOPTIA WEB-ORRIALDEAREN IRITZI SAIL BERRIAREN AURKEZPENA

Gaur, hasiera ematen diogu gure artikulu laburren sailari. Artikulu hauen bitartez, familia adoptiboek behin eta berriz galdetzen duten gaiak jorratuko ditugu. Gure www.adoptia.org web-gunean argitaratuko dira eta nahi duenak eskura izango ditu deskargatu nahi izanez gero.

Guztiok dakizuen moduan, adoptatutako pertsona bat izatea ez da inongo diagnostiko kategoria, eta adoptatutako pertsonek bizi ahal dituzten patologia, zailtasun, baldintza eta egoerek ere, ez daukate euren adopzio baldintzarekin zerikusirik.

Talde honi arreta psikosozialetik laguntza ematen diegun profesionalek, badakigu  benetan iraganeko adopzio aurretiko eta integrazio prozesuaren istripuak direla desoreka eta arazo horien eragileak.

Adoptatutako pertsona bat izateak, gertaera bakarrari buruzko informazioa ematen digu soilik: pertsona honek babesgabetasun eta abandonu prozesua bizi izan zuela adingabea zenean, eta agintariek, haurrak babesteko eskubideak ezarriz eta euren betebehar eta legeak betez, adingabe hau beste familia batek zaintzearen erabakia hartu zutela, modu honetan bere beharren asetze eta eskubideen betetzeak modu egonkor, seguru, afektibotasun eta babestasunez gauzatu daitezen bermatzeko.

Beraz, gune honetan, adin txikitan abondonu esperientzien biktima izan eta euren abandonu esperientziak zabartasun, tratu txar, gehiegikeri, beldur, bakardade, indarkeria, etab-engatik gainkargatuak izan eta sufrimendu eta min hauen aurrean modu eranginkorrean nor zaindu izan ez dituzten haur, nerabe eta helduen behar, baldintza, bizipen, gatazka eta emozioei buruz hitz egin edo idatziko dugu.

Badakigu ere, esperientzia mota hauek haurtzaroan bizi izateak ez duela zergatik pertsona baten bizitza hain modu zehatzean erabaki behar. Adoptatutako pertsona bakoitza, haur bakoitza, nerabe bakoitza, eskura dituen baliabide pertsonal, familiar eta sozialen arabera bizi, landu eta gaindituko ditu esperientzia hauek. Guztiek ez dute era berean sufritzen, lantzen edo gainditzen, nahiz eta antzeko familiar eta gizarte baliabideak izan. Hauxe, gure Adoptiako eguneroko lanean egiaztatzen dugun ebidentzia da.

Hala ere, gure erakundeari zentzua ematen dion ondorengo egiaztapena ere aurkitzen dugu: abandonua pairatu (leunetatik krudeletara) dituzten pertsona, haur eta nerabeen arteko askok ondorio txarrak dituzte, eta hauek “norbaitgatik utzitako norbait” izatearen estigma existentzialetik ebazteko ezinezko edo zailak diren osasun mentalen desoreketaraino joan daitezke.

Gune honetan, irakurri nahi gaituzunekin batera, familia adoptibo, erakunde eta adoptatutako haur, nerabe, gazte eta helduekin lan egindako azken 20 urteetako esperientzia partekatu ahal izango dugu. Zuen intereseko gaiak jorratuak izateko, helarazi gai eta eduki zehatzak.

Adopziotik eskuratzen den onura, bere prozesu, zailtasun, protagonista desberdin, behar, gatazka, desoreka, egindako akats eta baita ere praktika on eta etengabe sortzen diren konponbide eta proposamenei buruz idatziko dugu.

Ikasturtea duela gutxi hasi da, horregatik, guraso adoptiboentzat kezka handi eta euren seme-alabentzat sufrimendu iturri bilakatzen den gaiarekin hasiko gara; eskola. Hurrengo idazlanetan, ondorengo gaiak landuko ditugu:

  • Adin goiztiarretan abandonu esperientzien biktimak izateagatik ondorio txarrak pairatzen dituzten haur eta nerabeen eskolatzea. Zelan eragin dezake iragana oraingo garaiko eta etorkizuneko ikaskuntzari…
  • Zer nolako baldintzak bete behar dituzte Hezkuntza Zentrua eta Hezitzaile-taldeak, haur eta nerabe hauentzako egokitzat hartzeko?
  • Zer egin eskolako lan, eskolaz kanpoko ekintza, laguntza eta eskolako demandekin? Familia adoptiboa laguntza gela al da?
  • Ikasturtea errepikatu, honek dakartzan estatus, erlazio, etab-en galerekin edo ikasturtea gainditu eta atzerapen eta frakasoak akumulatzen jarraitu?
  • Eskolan gure haurren funtzionamendu egokirako errezetak

Articuluaren PDF-a