ADOPTIAK AURKEZTEN DU… THERAPLAY TEKNIKETAN OINARRITUTAKO FAMILIENTZAKO JOLAS TERAPIA TAILERRA
Izen-ematea egiteko deitu hurrengo telefono zenbakira: 94.474.52.55 (Kontakturako pertsona: Clara Zabala).
JOLAS TERAPIA familia harremanak eta norberarenganako eta besteenganako konfidantza hobetzen duen egituratutako jolas-lan metodoa da.
Tailerra Joana Castro-k eta Begoña Guijarro-k eramango dute aurrera, eta saioetan, gurasoak seme-alabekin nola harremantzen diren lantzen da, hurrengoak lortzeko:
-Haur bakoitzaren egoerara egokitutako itxaropen eta muga egokiak eta argiak ezartzeko.
-Interakzioetan behar bezala inplikatzeko.
-Haurraren zaintza beharrak asetzeko.
-Arrakasta maila haur bakoitzaren gaitasunei egokitzeko.
Lan metodo honek, adoptatutako seme-alabei euren guraso adoptiboekin harreman ziurragoa eta konfidantzazkoa eraikitzen laguntzen die.
Jarraian, modu zehatzago batean tailerra zertan datza eta bere metodologia zein izango den azaltzen duen dokumentua eskeintzen dizuegu.