adoptia

Return

ADOPTIAK, EBALUAZIO PSIKOLOGIKOAK BURUTUKO DITU OPORRALDIETAN

Gure geografia-esparrutik kanpo bizi diren familia batzuek distantzia luzeak egin behar dituzte gure ebaluazio psikologikoaren zerbitzua lortzeko. Urrun bizi diren familia hauentzat, eskola oporraldietako egun batzuk gaitu ditugu, non ebaluazio prozesuko saio guztiak egun bakar batean bildu ditugu, modu honetan bidaia ahalik eta gehien optimizatu ahal izateko.

Kontakturako pertsona: Klara Zabala.

Llamad al teléfono 944 74 52 55 telefonora deitu eta eskatu zure hitzordua.
Gaitutako epeak ondorengoak dira: Aste Santua (martxoaren 30 eta 31a, eta apirilaren 1a), uztaila (6tik 10era) – abuztua (3tik 7ra) eta Gabonak (abenduaren 28, 29 eta 30a). Egunak, aldez aurretik hitzartuko dira. Ebaluazioak talde batek egiten ditu, eta gutxienez Adoptia taldeko bi profesional (kasu batzuetan hiru ere izan daitezke) desberdinek egingo dute. Saio hauetan ondorengo probak egingo dirá:

1.go Saioa: Guraso adoptiboekin elkarrizketa, familia, eskola eta gizarte integrazio prozesuen inguruan. Baita garatze prozesuak, familia elkarbizitza eta bertan agertzen diren zailtasunak, eta adopzio kondizioaren gaia nola maneiatu den ere. Galdeketak ematen dira adingabe eta helduen informazioa batzeko. Galdeketa hauek etxean egin beharko dituzte eta gero postaz bidali beharko dituzte bere ebaluaziorako.

2. Saioa: Haurrarekin elkarrizketa, non bere garapen psikologikoaren oinarrizko alderdien ebaluazioa egiten da proba proiektiboen bitartez. Proba hauen bitartez, errezagoa da haurrentzat euren barne munduaren adierazpena egitea eta horrela, teknikariek osasun mentalaren balorazioa egin ahal izangu dute, desoreka baten bat dagoen edo ez bereizteko helburuarekin eta egotekotan beste ebaluazio sakonago baten beharra dagoen ikusteko.

3. Saioa: Lotura-emozionalen jolas proba. Bertan, adingabekoekin betebehar-jolas batzuk burutzea eskatzen zaie helduei, hauen bitartez, guraso eta haur adoptatuaren arteko atxikimenduaren egituraren dimentsio desberdinak ebaluatzeko helburuarekin. Haurrek, 5 jolas motz egiten dituzten guraso adoptibo bakoitzarekin, eta honen ostean, haur eta gurasoek guztiok elkarrekin, beste bi jolas egingo dituzte. Saio hau bideoz grabatzen da, eta grabazioa egiteko baimena aldez aurretik behar izando da.

Hiru saio hauekin eta familiek bidali beharreko galdetegiekin batera, teknikariek emaitzak ebaluatzen ditugu eta ondoren laugarren saio bat egiteko deialdia egiten dugu. Saio honetan proba eta saioen emaitzak emango dira (hitzez, ez idatziz), eta adingabearen familiaren baitan agertzen duen osasun maila eta garapen emozionala baloratuko dugu eta ebaluatutako adingabe bakoitzaren norberaren, familia eta giza egoeren arabera hartu beharreko neurrien inguruan aholkua emango dugu. Saio hau telefono edo bideokonferentzia baten bitartez gauzatuko da. Familiak, emandako orientazioen idatzizko txosten bat nahi izan ezkero, txostena balorazioaren ondoren egingo da eta kostu gehigarria izango du.

Llamad al teléfono 944 74 52 55 telefonora deitu eta eskatu zure hitzordua.

Kontakturako pertsona: Klara Zabala.