adoptia

Return

ADOPTIAK GOMENDATZEN DIZU… “CUENTOS PARA HAIZEA” SAILA

“Cuentos para Haizea”, harreran dauden adingabe eta harrera familientzat zuzenduta dauden ipuin saila da. Nahiz eta harrera esparruari zuzenduak egon, tresna erabilgarria izan daiteke arrazoi desberdinengatik euren jaiotze familiekin bizi izan ezin, eta harrera zentruetan etab.-etan bizi izan diren haurren emozio, beldur eta kezken abordaia egiteko.

Bai euskeraz bai gaztelaniaz aurkitu ditzazkegun ipuin hauek, 2 eta 9 urte bitarteko haurrek bizi izan ditzaketen egoera eta kasuistiken abordaia egiten du, eta agertzen diren istorio eta gatazken hizkuntza eta kontatzeko era, haurren momentu eta garapen ebolutibora egokituta daude.
Liburuen egilea, Verónica Pérez, Gizarte Hezitzailea da eta haur eta nerabeen babesgabetasunen egoera larrien esparruan egin du lan. Honez gain, harrerako ama izatearen esperientzia pertsonala ere badauka. Ikuspuntu bikoitz honegatik dira ipuin hauek hain interesgarriak eta hurbilak bi errealitate hauetara.
Ipuin hauek erabilgarriak dira bai esparru terapeutikoan, harrerako edo adoptatutako haurrekin lan egiten duten profesionalentzat, bai familiarrean, sistema barruan, gurasoen eta seme-alaben artean edo mingarriak izan daitezken gauzei buruz hitz egiteko eta komunikazioa errazteko tresna gisa.
Egilearen hitzetan “Durante años he utilizado los cuentos como herramienta de trabajo, pero en ocasiones he tenido que usar mi imaginación, creando pequeños cuentos, con el fin de lograr el objetivo (mostrar una realidad, provocar un debate, reflexión…). Pero desde hace un par de años es cuando más he sentido esa necesidad. Junto con mi familia he participado en el programa de Familias de Apoyo y en el programa de Familias de Acogida. Debido a esta experiencia he creado muchos cuentos con el fin de enseñar a mis hijas (biológica y de acogida), he ido escribiendo a medida que nos surgía la necesidad y por supuesto han sido ellas las mayores críticas de mis pequeños relatos”.

Informazio gehiagorako: www.cuentosparahaizea.com

Irudiaren iturria: www.cuentosparahaizea.com