adoptia

Return

ATXIKIMENDUA INDARTZEKO THERAPLAY® TEKNIKETARA HURRERATZEA EGITEKO MINTEGI TEORIKO-PRAKTIKO BERRIA

Agintzarik, seme-alaba eta gurasoen arteko lotura emozionalaren inguruan lan egiten duten edo lan egiteko gura duten gizarte, osasun eta hezkuntza esparruko profesionalentzako mintegi berri hau aurkezten du. Mintegi hau, gurasoen eta euren seme-alaben arteko segurtasun atxikimendu sistema eraikitzeko eta konfiantzako harremana indartzeko metodologia ludikoa eta etxean ere erabili ahal diren jarduera dibertigarriak erabiltzen dituen lan eredu berri honentzat hurreratzea egiteko erabilgarria izan nahi du.

Horretarako, metodologia teoriko-praktikoa erabiliko da. Alde batetik, Theraplay®-aren oinarri nagusiak eskaintzeko, eta bestetik, bere metodologia eta atxikimendu sistemetan daukan eragina ezagutzeko.

Mintegia 4 ordutako bi saioren bitartez gauzatuko da, 2017ko urriaren 20an eta 21ean. Berau Laida gelan gauzatuko da, Madariaga etorbidean 1, 4.solairua. Bilbo-Deustu.

Atxikimendua indartzeko Theraplay® mintegira izen ematea egiteko eta informazio gehiagorako.