BUELTAN DAGO NERABE ADOPTATUEN GURASOENTZAKO TALDEA GASTEIZEN
Gabonetako topaketa eta Mazakoop erronkak izan zuen arrakastaren ondoren, Adoptia Gasteiz zerbitzuak antolatutako taldea berrartu dugu, egoera larrietan dauden nerabe adoptatuen gurasoentzat zuzenduta. Talde honetan:
- Kezkei, zailtasunei eta harreman arazoei buruz hitz egingo dugu, baita seme-alaben laguntzari buruz ere.
- Bizipenak, iritziak eta nerabeen zailtasunetarako erabiltzen ditugun konponbideak eta erantzunak trukatuko ditugu gurasoen artean.
- Bizitzako gatazkek sortzen dituzten zailtasunen, tentsioen eta sufrimenduen aurrean norberarenganako zaintza ekintzak probatuko, haien inguruan hitz egingo eta praktikan jarrito ditugu.
- Konponbide berriak, praktikoak eta kreatiboak sustatuko ditugu.
Profesionala: Javier Múgica.
Data: hilean asteazken bat, 18:00etatik 19:30etara, ikasturte osoan zehar.
Prezioa: 25 € saio eta pertsona bakoitza. Bi guraso etortzekotan, 40€ guztira.
Tokia: Olaguibel kalea, 20, 1. Solairua, 1. bulegoa.
Informazio gehiago: 945 77 30 53/ 944 74 52 55