adoptia

Return

Harrera familien inguruan zinemaldia Nafarroan

Datorren urriaren 7an, Zangozan, familia-harreraren aldeko zineforuma egingo da, Magale-k (Nafarroako Harrera Familien Elkartea) antolatuta. Elkartearen helburu nagusia da Administrazioaren etxeetan dauden adingabeen familia-harrera sustatzea. Horretarako, hainbat jarduera antolatzen dituzte, eta hor kokatzen da ekitaldi hau.


Adoptia- Nafarroa taldeak ”A la caza de los ñumanos” komedia ikusi ondoren izango den solasaldia zuzenduko du. Familia-harreran interesa duten parte-hartzaileen zalantzei edo kezkei erantzun ahal izango diete, harrera familia batzuekin batera.

Informazio gehiagorako sakatu hemen