adoptia

ADOPZIOA HALAXE ULERTZEN DUGU


  • Adopzioa, babesgabetasun egoeran dauden haurrentzako babes-neurria da.

  • Pertsona adoptatuek behar bereziak dituzte, adopzioan hartutako pertsonak diren aldetik, eta behar horiei laguntza teknikoa eskeini behar zaie haien bizimodua hobetzeko.

  • Adopzioan hartutako pertsonen integrazio sozioemozionala korapilatsua eta gorabeheratsua da, eta zailtasunak esternalizatuz soilik lagundu daiteke tratu txarrek, instituzionalizazioak eta abandonoak eragiten duten kalte emozionala lehengoratzen eta minimizatzen.

  • Pertsona adoptatuak bizi izan duena eta haren adopzioaren arrazoiak ulertzea bizitza osoan irauten duen prozesu bat da, eta beharrezkoa da unean-unean sortuz doazen bizipenak eta emozioak kudeatzea, jakitun izanik litekeena dela inoiz ez jakitea zer gertatu zen egiazki adopzio unean.

  • Iragana ulertu nahi dute, harekiko lotura ezarri, orainarekin eta etorkizunarekin jarraitu ahal izateko. Pertsona adoptatuek jatorriari buruz hitz egin nahi izatea, eta jatorri familiarekin harremanetan jarri nahi izatea, pertsona horien behar bat da, adopzio familiako kide sentitzen badira ere.