adoptia

Return

THERAPLAY TAILERRAREN 2. BLOKEA – 2016KO URRIA/AZAROA

Ume Alaia Bizkaia elkartearekin elkarlan ibilbideari jarraipena emanez, Adoptia zerbitzuak theraplay tailer berri bat garatuko du urria eta azaro bitartean. Tailerra Begoña Guijarro eta Joana Castro profesionalek eramango dute aurrera.

Oraingo honetan, tailerraren hartzaileak 5 eta 8 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiak izango dira. Bere helburuak atxikimendua, norberarenganako estimua, besteenganako konfiantza hobetzea eta parte-hartzean disfrutatzea dira. Honela, atxikimendu sistema egokia eraiki, konfiantza erlazioa sendotu eta gurasoak euren gurasotasun gaitasunak indartu ahal izateko.

Tailerra bi ataletan jorratuko da:

 Lehenengo atala: FAMILIA GUZTIENTZAT

  • 4 esku-hartze saio, non gurasoek eta haurrek elkarrekin parte hartzen dute, adopzioan espezializatutako terapeutek zuzendutako jolas ekintzen bitartez..

Bigarren atala: FAMILIA BAKOITZARENTZAT

  • Ordu bateko iraupeneko itxiera saio bat gurasoekin. Bertan, bideo eta jolas dinamiken bitartez, saioetan landutakoaren abordaia gauzatuko da.

 

Tailerraren PDF-a