adoptia

Return

ADOPTIA-K… AGINTZARI GEK-EN “EXPERIENCIAS KOOP” PROIEKTUA AURKEZTEN DU

“Experiencias Koop” proiektua 2016an jaio zen 16 eta 23 urte bitarteko gazteei jarduera berriak eskaintzeko betekizunarekin, hauen bitartez gazteek euren gaitasunak garatzeko eta heldutasunera igarotzeko erabilgarriak diren konpetentziak entrenatzeko aukera emateko.

Etorkizun hurbilean gazteek eta nerabeek euren bizitza gidatzea ahalbidetuko dituzten tresnak barneratzeko laguntza eskaintzeko konpromisutik, tailer hauek esfortzu eta aparteko inplikazioa exijitzen duen erronka proposatzen diote taldeari, eta batez ere arrakasta esperientzia izateko aukera ematen die parte-hartzaileei.

Helburu hauekin, momentu honetan Hamaiketakoop esperientzia ari da gauzatzen, non hilabeteko azken ostegunean taldeak lunch kooperatibo txiki bat eskaintzen die Agintzari GEK-eko langileei eta bazkideei. Horretarako, plangintza, antolaketa, kudeaketa ekonomikoaren, etab.-en lanak egin behar dituzte. Testuinguru hau, parte-hartzaileek heldu bizitzara moldatzeko gaitasun berriak modu egokiagoan lortzea errazten du.

Hamaiketakoop-i hasiera eman aurretik, “Experiencias Koop” hauen lehenengo jarduera Mazakoop izan zen, artisau-mazapana lantzen zen tailer produktiboa. Bertan, 16 gazte eta nerabe, eta Agintzariren 12 pertsona boluntario parte hartu zuten. Ahalegin handiarekin 450 kilo artisau-mazapan egin zuten, eta esperientziaren amaieran sari txiki bat izan zuten.

Lehen esperientzia hauek abiapuntutzat hartuz, ildo beretik jarraituko dugu lanean eta etorkizun hurbilean garatuko diren proposamen berriei buruz informatzen jarraituko dugu ere.