adoptia

Itzuli

FAMILIA HARRERARI BURUZKO JARDUNALDIA

Pasadan irailaren 26an, Nafarroako Gobernuko Eskubide sozialetako Sailak familia harrerari buruzko jardunaldia antolatu zuen. 9:30etatik 14:00etara iraun zuen jardunaldi hau CIVICAN auditoriumean (Pío XII etorbidea 2, Iruñea) gauzatu zen.

Jardunaldian Agintzari GEK-eko profesionalak parte hartu zuten. Beraz, eskerrak eman nahi dizkiogu Nafarroako Gobernuari ekitaldian parte hartzera gonbidatzeagatik.

Familia harrerari buruzko jardunaldiaren programa.

“Acogimiento familiar en Navarra: necesidades actuales y nuevos retos” izenburua izan zuen jardunaldiari, Miguel Laparra Navarro, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako lehendakariordeak eman zion hasiera.

Aurkezpenaren ostean, Alberto Rodríguez-ek (Agintzari GEK-eko ADOPTIA zerbitzuko adopzioan aditua den psikologoak eta familia terapeutak) eta José Luis Gonzalok (psikologo klinikoa eta psikoterapeuta) aurrera eramandako bi hitzaldi gauzatu ziren.

Hitzaldiak amaitutakoan, Josu Gagok (Agintzari GEK-eko psikologoa eta psikoterapeuta) moderatutako mahaingurua izan zen. Bertan Helena Escalada-k, Ángela Delgado Latorre-k, Ana Etxamendi Tiebas-ek, Txon Vega-k eta María Dolores Iglesias-ek parte hartu zuten.

Ekitaldiaren amaiera Inés Francés, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren zuzendari kudeatzailearen eskutik izan zen.