adoptia

Itzuli

INTRESSI-I PRESTAKUNTZA MALLORCAN

Pasadan maiatzaren 9an eta 10ean, Agintzariren ADOPTIA zerbitzuak, orain urte batzuk elkarlanean gabiltzan INTRESS erakundeari emandako prestakuntzan parte hartu du.

“TÉCNICAS Y DINÁMICAS PARA EL DESARROLLO DEL TRABAJO GRUPAL EN ACOGIMIENTO Y ADOPCIÓN” izenburupean, gure banakako eta talde lanaren ereduaren aurkezpena egin da. Harreran eta adopzioan, gure talde esku-hartzearen eredua partekatu eta honen inguruko hausnarketak egin ditugu, hala nola, ezegonkortasun edo elkarrekin bizitzeko ezinezkotasun arrisku handiko egoeretan, eredua beraren berariazkotasunak azaldu ere.

Gure esperientziak, talde esku-hartzeek familia eta adingabeen arteko lotura emozionalen esperientziak faboratzeko duten garrantzia ulertzea ahalbidetu digu. Taldeak, askotan ezkutatuta dagoen sufrimenduarekin konektatzen laguntzen du, eta familien eta adingabeen arteko memento zuzentzaileak diren topaketa emozionalak ekartzen ditu.

Gure eredutik, talde hauen tresna nagusietako bat hauek gidatzen eta kudeatzen dituzten pertsonek hartzen duten rola da, kontuan izanik, funtzio dinamizatzaileaz gain, zaintza funtzioa eta sormena baliabidetzat hartu behar dituztela ere, bide honen bitartez parte hartzaileen kezken eta beldurren hurreratze desberdina egin ahal izateko.

Prestakuntza, Agintzariren adopzioan eta harreran aditua den Alberto Rodriguez psikologoak eman du. Bertan, INTRESS-eko Mallorca-ko familia harreraren eta adopzio-ondorengo programetako profesionalek parte hartu dute, hala nola Mallorca-ko Consell-eko teknikoek eta arduradunek ere.

Harreraren eta adopzioaren inguruan proiektuak, ilusioak eta hausnarketak partekatzen ditugun INTRESS-i eskerrak eman nahi dizkiogu prestakuntza honetara gonbidapena luzatzeagatik. Bertan, gure ezagutza partekatu dugu erabilgarria eta eraginkorra izan daitekeen egituratutako talde esku-hartzea sustatzeko asmoarekin. Erabilgarria eta eraginkorra,  familia harreran eta adopzioan garrantzitsuak izan daitezkeen edukiak lantzeko.

Eskerrik asko.