adoptia

GURE EREDUA

ADOPTIA zerbitzuarentzat oso garrantzitsua da adoptatutako pertsonei ondorengoak faboratzea: eguneratutako eta espezializatutako prestakuntza, familia eta pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako arreta psikologikoa eta profesionalekin eta beste familia adoptiboekin topaketak izatea.

Horretarako, beharrezkoa izan da ibilbide luzea egitea gure lan eredua eraiki arte. ADOPTIA-ren ibilbidea prestakuntza eta ikuspuntu desberdineko diziplina anitzeko taldearen konfigurazioagatik nabarmendu da. Honek, urteetan zehar, balio erantsia ahalbidetu du gure lan ereduarentzat. Eredu hau, ikaskuntza konplexu batean eta Alemania, Ingalaterra, Italia eta AEB bezalako bestelako herrialdeetan erreferentzia ereduak bilatzera eraman gaituen jarduera esparruan oinarrituta dago. Guzti hau esperientzietaz, hausnarketetaz, ikerketetaz eta estrategietetaz hornitzeko helbururarekin.

Gaur egungo adopzioaren errealitatetik, kasu batzuetan emozionalki mindutako, patologia larriko, mindutako erlazio eta atxikimenduko, nerabezaro korapilatsuko, eta bizitza-zikloan krisialdi sakona duten gazte-helduen populazioa aurkitu ahal dugula kontutan izanda, intentsidadeagatik eta konplexutasunagatik markatutako laguntzaren planteamendua egiten dugu.

Testuinguru berri honetatik, ADOPTIAk, prestakuntza gure ezagutza partekatzeko eta zabaltzeko modu bezala ulertzen du, horrela bizitzaren lehenengo urteeetan tratu txarrak eta abandonua pairatu duten pertsonek zer sentitzen duten ulertarazten saiatzeko. Honez gain, egoera zailak maneiatzeko gakoak eta baliabideak eman ere, batez ere arrisku egoeretan. Praktika eta hausnarketa abiapuntutzat, bai familia adoptiboentzako eta adoptatutako pertsonentsako zein adopzioarekin erlazio zuzena duten profesionalentzako (hezkuntza, psicosocial, osasen eta terapia arloak) prestakuntza guneak.