ADOPTIA… “APEGO, RESILIENCIA Y PARENTALIDAD POSITIVA”-REN II. JARDUNALDIETAN IZANGO DA
Biraka elkarteak antolaturiko topaketa hau, Gasteiz-eko Europa Biltzar Jauregian gauzatuko da, 2017ko otsailaren 10 eta 11 bitartean.
Biraka elkartea gurasotasun postiboa sustatzea du helburu, eta familiak lagundu eta trebatzearen beharra ikusten du ere, modu honetan haurren garapen ezinhobea lortzeko tratu onetan oinarritutako hazkuntza estiloak faboretzeko.
“El arte de generar posibilidades” izenburupean, jardunaldi berri hauek, hezitzaile, profesional eta figura parentalek adingabeei euren garapenerako gune, denbora eta aukerak eskeini, hala nola, pertsona bakoitzaren arazo eta zailtasunei baino, euren potentzialtasun eta ezaugarri pertsonalei jaramon egitearen garrantzia azpimarratzen duen esparruan kokatuta daude.
Aurtengo honetan, ADOPTIA zerbitzuak Alberto Rodriguez, harrera eta adopzioan aditua den psikologoaren bitartez parte-hartuko du. Bera, krisialdi egoeretan esku-hartze erresilienteen bitartez jokatzeko modu desberdinez arituko da.
Alberto Rodriguez-ez gain, jardunaldietan Ritxar Bacete, Iñigo Otxoa de Alda, Marta Nieto, Emma Zapatero, María José Rodrigo, Rosa Fernández eta Rafa Benitok parte hartuko dute ere.
Hemen ikusi ahal dituzue jardunaldietako kartela eta triptikoa.
Antolatzaileak: http://www.biraka.org/