adoptia

Return

Adoptia elkarrizketa: zalantzak argitzen dituzten, elkarrekiko ikasketak 13 – 20 urte bitarteko neska-mutil adoptatuentzako online arreta programa laburra

Adoptia zerbitzutik adoptatutako neska-mutilei ahotsa eman nahi diegu, baina oraingoan haiek izango dira, zalantzak eta gogoetak planteatzeaz gain, haien galderak erantzungo dituztenak.

Neska eta mutil adoptatuen bizitza istorioari, nortasunari eta etorkizunari buruzko zalantzei aurre egiteko, hausnartzeko eta hazteko gune bat sortuko dugu aintzat.

Programa terapeutiko labur hau adin desberdinetako neska-mutilen arteko elkarrekintza baten bidez egingo da, talde ezberdinetan adinaren arabera. Guztira 3 topaketa on-line izango dira, “zoom” bideo-bilera aplikazioaren bitartez.

Parte-hartzaile guztientzat esperientzia aberasgarria proposatzen dugu. Gazteek beren kideen bidez adopzio-egoeraren, garapenaren, etorkizunaren eta abarren inguruan sortzen diren zalantzak aztertu ahal izango dituzte, eta galdera horiek nagusiagoak diren beste neska-mutil adoptatu batzuei planteatu ahal izango dizkiete. Adinekoek barruan? sakondu ahal izango dute, erantzun posibleak bilatu eta aurkitzeko, prestatzeko eta gazteei helarazteko, laguntza eta adibide gisa.

Noiz izango dira topaketak?

  • Adin txikikoen taldea: apirilak 29 (17h:00etan), maiatzak 4 eta 6 (16:00etan).
  • Adin nagusien taldea: apirilak 30 (16:00etan), maiatzak 4 eta 6 (16:00etan).

Hainbat autonomia-erkidegoetako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute; beraz, topaketak gaztelaniaz izango dira.

Non? Topaketak on-line izango dira “Zoom” bideo-bilera aplikazioaren bidez

Salnuerria: 45€

Izena-ematea: 94 474 52 55telefonora deituz edo clarazabala@agintzari.com e-mailera idatziz hurrengo datuekin: neska-mutilaren izena, adina, telefonoa eta kontaktatzeko e-maila.

Informazio gehiagorako sakatu hemen

Lotura honetan ikusiko duzu programaren diptikoa