ADOPTIA ELKARRIZKETAK II. FAMILIEKIN HAUSNARKETAN. (Begoña Guijarroren hitzaldiaren bideoa)
Joan den ekainaren 4an ADOPTIA elkarrizketak, Ume Alaia Bizkaiak antolatutako tailerretan parte hartu duten ama-talde baten testigantzaren laguntza izan zuen. Haien esperientzia eta ibilbide pertsonala partekatu zuten. Era berean, familia-talde bateko parte-hartzearen balantzea egin zute, adopzio- eta harrera-familia guztientzako tresna boteretsu eta erabilgarri gisa.
“Cimentando el trabajo personal desde las experiencias grupales” izenburuarekin, hitzaldiak Begoña Guijarro Maserok, Adoptia zerbitzuaren arduraduna, dinamizatu du. Candelaria eta Elsa-ren testigantzak izan ditugu zuzenean eta, audio bitartez Jaione, Amaia, Amparo, Eloína, Merche eta Zuriñe-ren mezuak entzun ahal izan ditugu. Eskerrik asko denoi zuen eskuzabaltasunagatik.
Hainbat hiri eta komunitatetako 40 pertsonak hartu dute parte…
Begoña Guijarrok taldeen garrantzia aurkeztu du, baliabide beharrezko, indartsu eta natural gisa, laguntza, orientazioa eta aholkularitza eskaintzeaz gain, hazkunde pertsonalerako gune gisa ere laguntzen baitu.
Talde-lanak ez ditu esku-hartze terapeutikoak eta banakako beste laguntza batzuk ordezten, baizik eta laguntza-sarea zabaltzeko aukera ematen du, eta hori funtsezkoa da zalantza, krisi eta ziurgabetasunei aurre egiteko.
Izan ere, konpontzailea kide izatearen sentimendua da, prozesu pertsonal bat partekatzearen sentimendua eta taldeak sortzen uzten dituen harreman pertsonalak.
Amaitzeko, gogorarazten dugu zuen bideoak eta audioak bidali ditzakezuela, EKAINAREN 11an PILDORAS DE ESPERANZA hitzaldian aurkezteko. Zuen parte-hartzea espero dugu. Mila esker.