adoptia

Return

ADOPTIA-K… ARABAKO GIZARTE ONGIZATERAKO FORU ERAKUNDEAK ANTOLATUTAKO PRESTAKUNTZA JARDUNALDIAN PARTE HARTU DU

Pasadan 2016ko abenduaren 13an, Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak, familia adoptiboen eta adoptatutako pertsonek aurkezten dituzten behar eta zailtasuneekiko sentikortasuna bultzatu eta hauengan sakontzeko prestakuntza jardunaldi bat antolatu zuen. Batez ere nerabezarotik aurrera agertzen direnean eta baliabide publikoetatik hauei erantzuna eman eta ulertu ahal izateko.

“CLAVES PARA LA COMPRENSIÓN E INTERVENCIÓN EN CASOS DE ADOPCIÓN EN SITUACIÓN DE CONFLICTO FAMILIAR Y/O DESPROTECCIÓN” izenburupean, adoptatutako pertsonen bizi-zikloan zehar ager daitezkeen arrisku jokabideak eta gatazkak ulertzeko gako eta eredu teorikoak bezalako gaien inguruko ibilbidea gauzatu zen. Honez gain, Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Unitateek aurrera eraman dezaketen babesgabetasunaren balorazioan kontutan hartu beharreko alderdietan sakondu zen baita, batez ere bizikidetza hausteko arriskua egon daitekeen egoeretan. Amaitzeko, parte-hartu zuten gizarte zerbitzu, eta hezkuntza eta osasun baliabideetatik esku-hartzearen plangintza egiteko estrategia eraginkorrak aurkeztu ziren.

Lehenengo momentu batean, Rosa Elena Sanchez, Familia harrera eta adopzioen Unitateko arduradunak, Arabako adopzio nazionala eta nazioartekoaren datuak eta hauen prozesuen funtzionamendua aurkeztu zituen, eta Alberto Rodriguez, harreran eta adopzioan aditua den Agintzariko psikologoak parte hartu zuen ere.

Arabako Oinarrizko Gizarte Zerbitzu, berritzegune, haur eta nerabeen osasun mentaleko unitate, hala nola Foru Erakundeko Adingabeak eta Familia Saileko eta hauekin erlazionaturiko esku-hartze programen 50 profesional inguru parte-hartu dute topaketa honetan.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Ongizaterako Foru Erakundeari, gure ezaguera partekatu ahal izan dugun topaketa honetara gonbidatzeagatik, honela sufrimendu egoeren aurrean eta bertan sortzen diren min emozional sakonei erantzun integralak bilatu daitezen laguntza eman ahal izateko.