adoptia

Return

ADOPTIA ZERBITZUAK NERABEEI ETA NERABEAK DITUZTEN FAMILIEI ZUZENDURIKO TAILERRAK JARTZEN DITU MARTXAN

Pasadan urtarrilaren 28an, hasiera eman zitzaien bi tailer hauei Gasteiz-eko ADOPTIA Zerbitzuan. Tailer hauek Javier Mugica (seme-alaba nerabeak dituzten familiei zuzenduriko tailerra) eta Geraldine Sagarnak (nerabeei zuzenduriko tailerra) gidatuko dituzte.

Ondoren, bai tailer hauen helburuak zehazten dizkizuegu:

“Nerabeen familientzako Tailerra eta Adopzioa”

Tailer honen bitartez, adoptatutako nerabeak dituzten gurasoen arteko topagunea eraiki nahi da, bertan, hain erabakigarri eta zaila den aro honetan dauden seme-alaben jokabide eta jarrerak eurengan sortarazten dituzten bizipen, beldur eta ikarak elkarbanatu ahal izateko. Leku bat, non, seme-alaben jokadibeak eta familia erlazioak hobeto ulertu eta maneiatzeko lagungarriak izan daitezkeen gauzei buruz hitz egin eta ezagutzeko.

“Nerabeentzako Tailerra eta Adopzioa”

Tailer honen bitartez, euren esperientziak, mingarriak diren alderdi edo egoerak, eta adopzioaren inguruko kezkei buruz hitz egiteko topagunea eskeintzen zaie nerabeei (14 urteetatik aurrera), modu honetan adopzioaren aurrean bakarrik ez daudela sentitu dezaten, eta besteen laguntzarekin batera kezkatzen zaien kontuak hobeto ebaztu ahal izateko.