adoptia

Return

BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO ADOPZIOA SUSTATZEKO PROGRAMAK ANTOLATURIKO FAMILIA ADOPTIBOIENTZAKO URTEROKO JARDUNALDIA

Datorren azaroak 26, larunbata, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako Saileko Adopzioaren laguntzarako Programak (PAAB) antolatutako familia adoptiboen urteroko jardunaldia Deustuko unibertsitatearen entzunaretoan gauzatuko da, eta bertan gonbidatu moduan egongo gara. Aurten jorratuko den gaia agerian usten du bai familia adoptiboen bai gizarte babeseko, osasuneko eta hezkuntzako profesionalen ardura: “Necesidades claves en la evolución de los niños y niñas de 11 a 18 años: ¿Qué dificultades son propias de la adolescencia y cuales son especificas de los chicos y chicas adoptadas “.

Familia adoptiboentzako topagune honetan, Alberto Lasa Zulueta, haur eta nerabe mediku-psikiatraren parte-hartze baliotsua izangu dugu. Berak, osasun mentaleko testuinguruan nerabezaroari eta adopzioari buruzko gako zehatzak emango ditu.

Bigarren momentu batean, Arantza Belastegi, hezkuntza esparruan aditua den psikologoak parte-hartuko du. Bere kasuan, nerabeen prestakuntza testuinguruan alde emozionalari alde akademikoari baino lehentasuna noiz eman jakiten lagunduko digu.

ADOPTIA zerbitzuak Javier Mugica, harreran eta adopzioan aditua den psikologoa eta familia terapeutaren bitartez parte-hartuko du jardunaldian. Javier Mugicak adoptatutako gazteek nerabezaroan aurkezten dituzten behar eta prozesu zehatzen abordaia egingo du: identitatearen eraikitzea, doluak landu, bitartekaritza jatorriaren bilaketan, kisialdien abordai zehatza eta euren etorkizun proiekzioa.

200 familia baino gehiagoren parte-hartzeak jardunaldia aberastuko du hauen hausnarketa, galdera eta familia bakoitzaren esperientzien partekatzeari esker.