adoptia

Return

THERAPLAY® TAILERRA 2018

Tailerrean izen-ematea gauzatu ahal izateko, beharrezkoa izango da Agintzariren plataformaren bitartez egitea: agintzari.com -en

Aurreko urteetan hasitako ibilbideari jarraipena emanez, 2018ko apirilaren eta maiatzaren bitartean Adoptia zerbitzuak, Ume Alaia Bizkaia elkartearekin elkarlanean, Theraplay® tailer berri bati hasiera emango dio. Tailerra, Begoña Guijarro-k eta Sara Tejedor-ek zuzenduko dute.

Tailerraren hartzaileak 5 eta 9 urte bitarteko seme-alaba adoptiboak dituzten familiak dira. Bere helburuak atxikimendua, norberarenganako estimua eta besteenganako konfiantza hobetzea eta parte-hartzean disfrutatzea dira. Honela, atxikimendu sistema egokia eraiki, konfiantza erlazioa sendotu eta gurasoak euren gurasotasun gaitasunak indartu ahal izateko.

Informazio gehiagorako, hemen kontsultatu dezakezue guraso adoptiboen eta euren seme-alaben arteko atxikimendua landu nahi duen tailer honen argibide-dokumentua.