adoptia

Return

“ETENDURAK ADOPZIOAN?” UME ALAIA BIZKAIAK ANTOLATUTAKO FAMILIA ADOPTIBOENTZAKO TOPAKETA

Datorren ostiralean, ekainak 9, Ume Alaia elkarteak zuen interesekoa izan daitekeen topaketa antolatuko du. “Etendurak adopzioan?” izenburupean, gure testuinguruan adopzioaren azken urteotako egoera eta bilakaera, eta guraso eta seme-alabek zailtasun handiena aurkitzen dituzten gertakarien aurrean egon daitezkeen konponbideak landuko dira.

Jardunaldi honen eta bertan landuko diren edukien bitartez, familia adoptiboen eta profesionalen arteko topaketarako eta partekatutako hausnarketarako gunea sortzearen saiakera egin nahi da. Honen bitartez, kasu askotan adintasunera hurbiltzen ari diren, adoptatutako nerabeei laguntza emateko baliabide eta ibilbide berrien eraikitzea errazagoa izan dadin.

Hitzaldi hau hiru momentu desberdin izango ditu. Hasiera batean, Javier Muigica, Adoptia zerbitzuko adopzioan aditua den psikologoak, azken 20 urteetan adopzioak gure tetuinguruan bizi izan duen bilakaeraren azalpena egingo du.

Jarraian, maha-inguru bat gauzatuko da eta bertan ondorengo pertsonek parte-hartuko dute: Alberto Rodriguez (Adoptia zerbitzuko adopzioan aditua den psikologoa), Nuntxi Sancho (familia adoptibo bezala, hauen ahotsa eta esperientzia emanez), Fernando Gonzalez (Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Haur eta Nerabeen zerbitzuko burua) eta Begoña Guijarro (Adoptia zerbitzuko arduraduna, zein mahai-inguruaren moderatzailea izango da ere).

Amaitzeko, Javier Mugica-k eta Adoptia zerbitzuko gizarte-hezitzailea den Mónica Velada-k, pertsona gazte helduen behar hasiberriei alternatiba zehatzak ematea bilatzen duten esperientzia berritzaileak aurkeztuko dituzte.

Tokia: Begoñako Auzo Etxeko Areto Nagusian.

Ordutegia: 18:30etatik 21:00etara.

Ume Alaia, familia adoptiboen elkarteak antolatutako topaketa honen programa.